Mundua -

% 96,65 zenbatuta

Erdoganen AKP alderdiak gehiengo osoa berretsi du Turkian

Parlamentuan lau alderdi baino ez dira izango: AKP, Herriaren Alderdi Errepublikarra (CHP), Ekimen Abertzalearen Alderdia (MHP) eta BDP abertzale kurduen alderdia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayip Erdogan lehen ministraoren Justizia eta Garapenaren Alderdiak (AKP) gehiengo osoa berretsi du Turkiako hauteskunde orokorretan.

Botoen % 96,65 zenbatuta, AKP islamiar moderatuek % 50,30ko babesa jaso du eta 326 ordezkari; ondoren, Herriaren Alderdi Errepublikarra dago (CHP) botoen % 25,96 lortuta eta 112 eserleku, eta hirugarren alderdi bozkatuena Ekimen Abertzalearen Alderdia (MHP) izan da, botoen % 13,10 eskuratuta eta 70 ordezkari lortuta.

Abertzale kurduen alderdiak (BDP Bakearen eta Demokraziaren Alderdia) bultzatutako hautagai independenteek Parlamentuan sartzea lortuko dute botoen % 8rekin, nahiz eta ordezkaritza izateko % 10 beharrezkoa izan. Hala ere, zerrendetatik kanpo aurkeztean, ez dute gutxieneko hori bete behar. Guztira, 35 diputatu lortu dituzte.

Ondorioz, Turkiako Parlamentuan lau alderdi bakarrik egongo dira ordezkatuta.

Konstituzioaren erreforma

Hala ere, Erdoganek ez du Parlamentuaren bi herenen kontrola lortu, ondorioz, Konstituzioan aldaketak egiteko gainontzeko alderdiekin negoziatu beharko du.

Garaipenaren ondoren egindako lehen adierazpenetan, Erdogan pozik agertu da: "Gaur Turkiak irabazi du, zalantza barik, berdion dio AKPri botoa eman diozuen ala ez. Turkia eta demokrazia garaile atera dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea