Mundua -

Turkiak hartu ditu

Errefuxiatu siriarrak 10.000 dira dagoeneko, Nazio Batuen arabera

Nazio Batuen Giza Gaietarako Koordinazio Bulegoak ohartarazi duenez, gero eta siriar kopuru gehiagok Turkiara ihes egin du, Armadaren errepresio bortitzak bultzatuta. 1.200 biktima daude dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Giza Gaietarako Koordinazio Bulegoak salatu duenez, dagoeneko 10.000 errefuxiatuk ihes egin dute Siriatik Turkiara, Siriako Gobernuaren errepresio bortitza dela eta. Valerie Amos Nazio Batuen Bulego honen idazkariak mugak zabalik mantentzea eta eskainitako laguntza eskertu dio Turkiari. Gainera, herrialde horiek behar dutenerako Nazio Batua laguntzeko "prest" dagoela azpimarratu dute, bereziki errefuxiatu kopuruaren azken hazkundea dela eta.

"Zibilak errespetatzea eta babestea eskatzen diot Siriako Gobernuari", gaineratu du Amosek, "baita manifestari baketsuen aurkako indarra erabiltzeari uztea ere". Amosen esanetan, "garrantzitsua da jakitea zehazki Sirian zer ari da gertatzen, beharrezkoa den laguntza eskaintzeko".

Turkiara heltzen diren errefuxiatuak Siriako Armadaren indarkeriatik ari dira ihes egiten. Joan den ekainaren 6an Yisr al Shugur herrialdean izandako istiluetan hildako 120 polizien heriotza leporatu diete herritarrei. Turkiako Atzerriko ministroak zabaldutako informazioaren arabera, "errefuxiatuen % 90 umeak, emakumeak eta adineko lagunak dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea