Mundua -
Greba orokorra Grezian
Milaka pertsona murrizketen aurkako protestan, Atenasen
Greziako Finantza Batzordeak Gobernuak 2015erako 78.000 milioi aurrezteko adostutako neurriak aztertuko ditu gaur. Greba orokorrak lurraldea geldiarazi du.
Erredakzioa
Greziako Finantza Batzordeak Gobernuak 2015erako 78.000 milioi aurrezteko adostutako neurriak aztertuko ditu gaur. Greba orokorrak lurraldea geldiarazi du.
25 mila pertsona baino gehiago bildu dira gaur Atenasko Parlamentuaren inguruan Gobernuak adostutako aurrezki neurrien kontra egiteko. Greba orokorra deituta dago gaur, urtea hasi zenetik hirugarrena.
Polizia iturrien arabera istilu bakan batzu baino ez dira izan. Besteak beste, 500 lagun Poliziak parlamentuaren inguruan ezarritako segurtasun eremua gainditzen saiatu dira Yorgos Papandreu lehen ministroa zeraman kotxea heldu denean. Manifestariek arrautzak eta botilak jaurti dizkiote Exekutiboko buruari eta Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu, baina dagoneko aske jarri dituzte.
Finantza Batzordeak Gobernuak 2015 urterako 78.000 milioi euro aurrezteko adostu zituen neurriak aztertuko ditu. Diru kopuru hori aurreztu ahak izateko Pribatizazioak, enpresa publikoen itxiera, soldata eta pentsio murrizketa eta zergen igoera aurreikusi dituzte.
Sindikatuek deitutako protestarekin bat egin dute Greziako milaka "suminduk". Espainiako mugimenduari jarraituz egunak daramatzate lurraldeko plaza esanguratsuetan kanpatuta. Gaurko, hain zuzen, Parlamentuaren eraikinaren inguruan giza katea osatzeko deia egin dute.
Papandreuk bestalde, lurraldeak bizi duen egoera politiko eta ekonomiko larria aztertzeko Carolos Papulias presidentearekin premiazko bilera eskatu du.
Bitartean Europar Batasunak eta Nazioarteko Diru Funtsak, finantza laguntza emateko baldintza bezala aurrezki neurri gogorrak ezartzeko eskatu diote Papandreuri