Mundua -

Erreformak defendatu ditu

Papandreu: 'Greziaren erronkei egonkortasunarekin erantzun behar zaie'

Gobernuaren moldaketa ostiralera arte atzeratzea erabaki du Greziako lehen ministroak, bere talde parlamentarioarekin premiazko bilera bat izan ostean.

Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa
Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreforma ekonomiko polemikoak aurrera aterako dituela errepikatu du gaur Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroak, eta herriaren "erronkei egonkortasunarekin" erantzun behar zaiela erantsi du. Gobernua moldatu behar zuela iragarri zuen atzo lehen ministroak.

Gobernuaren moldaketa ostiralera arte atzeratzea erabaki du Papandreuk, bere talde parlamentarioarekin premiazko bilera bat izan ostean, Exekutiboko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

"Adostasunik handiena bilatu dut, eta bilatzen jarraituko dut", adierazi du Papandreuk PASOK alderdi sozialistaren bilera batean. "Erronkei egonkortasunarekin eta erreformen garapenarekin erantzungo diegu", gaineratu du komunikabideen aurrean.

Exekutiboak zenbait "akats" egin dituela onartu du Greziako lehen ministroak, baina erreformarekin arazo asko konponduko dituztela agindu du.

Ostegunean Gobernu berri bat osatzeko borondatea azaldu zuen lehen ministroak asteazkenean. Ondoren Parlamentuak konfiantzazko (baliteke igandean) mozio bat bozkatu behar zuela erantsi zuen Papandreuk. Papandreuk batasun nazionaleko Exekutibo bat osatu nahi zuen, baina oposizioak ez du proposamena onartu.

Alderdia utzi behar dutela iragarri dute bi diputatuk eta PASOKen barruan dauden zatiketak agerian utzi dituzte, Gobernuak bultzatu nahi dituen erreformekin bat ez datozelako. Urteko hirugarren greba orokorra egin zuten atzo Grezian, herstura egitasmoen aurka protesta egiteko. Egunean zehar istiluak errepikatu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea