Mundua -

Istiluak

Tentsio handiko gaua eta etxeratze agindua Kolonbian

Azken egunetan izandako protesten ondorioz, Bogotako kaleetan armadaren presentzia mantendu dute.

Agintariek armadaren presentzia mantendu dute Bogotako kaleetan. Argazkia: EFE
Armadaren irudia Bogotako kaleetan.
Agintariek armadaren presentzia mantendu dute Bogotako kaleetan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protestak ostegunean hasi ziren Kolonbian, azaroaren 21ean. Gobernuari gaitzespena adierazteko, dozenaka mila lagunek herrialdeko kaleak hartu zituzten, eta amaieran lapiko-protestak izan ziren, indarkeriaz bukatu zutenak.  

Gertakari horiek biharamuneko indarkeria uholdearen atarikoa izan ziren. Hiriburuaren hegoaldean, kaputxadun batzuek autobideak blokeatu zituzten, eta lapurtutako autobus bat erabili zuten supermerkatu bateko atea apurtu eta barruan lapurretak egiteko.

Poliziak negar-gasa erabili zuen Bolivar plazan eta Los Heroes monumentuan Gobernuaren aurka egindako lapiko-protestak sakabanatzeko.

Ostiral gauean, sare sozialetan, etxebizitzetan egindako lapurretei buruz ohartarazten zuten informazioen ondorioz, bizilagun asko defentsa-taldeetan antolatu ziren jabetzak babesteko.

Twitterren 'Pánico inducido' etiketa joera bihurtu zen, eta alkatetzak anabasa saihesteko ezarritako etxeratze aginduaren eraginkortasuna zalantzan jarri zuten herritarrek. Erabiltzaile batzuen arabera, Gobernuaren estrategia bat da herritarrei beldurra sartzeko eta protestak geldiarazteko.

Agintariek gaur etxeratze agindua altxatu dute bertako 6:00etan, baina armadaren presentzia mantendu dute Bogotako kaleetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia