Mundua -

Holanda

Hagako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Erasoak utzitako hiru zaurituei alta eman diete. Gertakaria zergatik jazo den ari dira ikertzen; oraingoz, ez omen dago arrastorik eraso terroristatzat jotzeko.

Erasoa ostiral gauean jazo zen, Hagan. Argazkia: EFE.
Erasoa ostiral gauean jazo zen, Hagan. Argazkia: EFE.
Erasoa ostiral gauean jazo zen, Hagan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Holandako Poliziak 35 urteko gizon bat atxilotu du larunbat arratsaldean, ostiralean Hagan izandako sastakatzearen ustezko egilea delakoan. Gertakaria jazo zen tokitik oso gertu atxilotu dute; gizonak ez du bizileku zehatzik.

Ohar batean, Poliziak atxiloketa baieztatu egin du, baina ez du xehetasunik eman ustezko erasotzailearen gainean; halaber, ez du argitu sastakatzea zergatik gertatu den. Erasoaren ondorioz, hiru lagun zauritu dira: 15 urteko bi neska, eta 13ko mutil bat.

Hiru biktima adingabeek eta ustezko erasotzaileak ez zuten elkar ezagutzen sastakatzea gauzatu aurretik, Poliziaren arabera; agenteek, halaber, egiaztatu dute zaurituei alta eman dietela ospitalean.

Atxilotua Hagako polizia-etxe batean dago, eta Polizia galdekatzen ari zaio, erasoaren arrazoiak eta horren testuingurua argitzea xede.

Eraso terrorista izan dela pentsatzeko moduko arrastorik ez

Ostiral arratsaldeko azken orduan, eta herritar asko 'Black Friday' eguneko erosketak egiten ari zirela, gizon batek hiru lagun sastakatu zituen Hagako merkataritza-kale nagusian. Ihes egiteari ekin zion, nahiz eta herritar ugari geldiarazten saiatu ziren.

Agintariek aukera guztiak dituzte mahai gainean, baina uste dute oraingoz behintzat ez dagoela arrastorik susmatzeko gertaturikoa eraso terrorista izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak azken ordukoa Herbehereak albisteak Eguneko albisteak Albisteak