Mundua -
Lurrikara Txilen
6,1 graduko lurrikara batek Txile astindu du eta Bolivian eta Perun ere sentitu dute
Dardara Tarapaca eta Arica eta Parinacota eskualdeetan nabaritu da, baita Peruko hainbat lekutan eta Boliviako hiriburuan (La Paz) hiriburuan ere.
eitb.eus
Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan duen lurrikara batek Txile iparraldea astindu du astearte honetan. Dardara, Tarapaca eta Arica eta Parinacota eskualdeetan nabaritu da, baita Peruko hainbat lekutan eta Boliviako hiriburuan (La Paz) ere, EMSC Europako eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakitera eman duenez. Dena dela, orain arte zabaldutako informazioen arabera, ez da inor zauritu eta ez du kalte material handirik eragin.
Zehazki, lurrikara 05:46an izan da (08:46 GMT), eta epizentroa Arica eta Parinacota eskualdeetatik 36 kilometro mendebaldera kokatu da, 37,3 kilometroko sakoneran, Txileko Unibertsitateko Sismologia Zentroaren arabera.
Txileko kostaldean tsunami arriskua baztertu du Txileko Barne eta Segurtasun Publikoko Ministerioko Larrialdietarako Bulegoak, lurrikara horrek ez duelako izan arrisku hori ezartzeko ezaugarriak.