Mundua -
Somalia
Bost lagun hil dira Al Shababek Muqdishoko hotel batean egindako erasoan
Hildakoak hiru zibil eta bi militar dira, eta hamaika lagun zauritu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Al Shabab erakunde jihadistak Muqdisho Somaliako hiriburuko hotel garrantzitsu baten aurkako erasoa egin du astearte honetan eta bost pertsona hil eta hamaika zauritu dira.
Hotela Somaliako presidentearen jauregitik gertu dago. Armadako soldaduak bertaratu dira, eta tiro-hotsak entzun direla esan du lekuko batek. Hildakoak hiru zibil eta bi militar dira. Zaurituen artean, bederatzi zibil eta bi militar daude.
Lekukoen esanetan, Somaliako Poliziaren uniformeak jantzita sartu ziren jihadistak erakinean.
Somaliako Poliziak Twitter sare sozialean zabaldutako ohar batean azaldu duenez, bost erasotzaileak segurtasun indarren esku hil dira.
Era berean, eraikinetik 82 "zibil eta funtzionario" irtenarazi dituztela esan du. Al Shabab erakundeak bere gain hartu du erasoa.
2016ko abuztuan egindako erasoan, 22 lagun hil zituzten, eta 2016ko otsailean, berriz, bederatzi pertsona hil zituzten bonba-auto bat zartarazita.
2012an, Al Shababek bat egin zuen Al-Qaidarekin bat egin zuen. Egun Somalia erdialdea eta hegoaldea kontrolatzen du, eta Estatu Islamikoa zabaltzea du helburu.