Mundua -

Italia

Italiako 'sardinak' Salviniren ultraeskuinaren aurka manifestatu dira Erroman

"XXI. mendeko partisanoak" izan nahi dute ultraeskuinaren kontrako 'sardinek'.

'Sardinen' manifestazioa Erroman. Argazkia: EFE.
'Sardinen' manifestazioa Erroman.
Populismoaren aurkako 'sardinen' mugimenduak martxak deitu ditu Italia osoan

1:18

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italia osotik etorritako 40.000 sardinatik gora manifestatu dira Erromako San Giovanni plazan. Hiritarren mugimendu horrek orain arte egindako mobilizaziorik jendetsuena izan da. Ultraeskuinari, bereziki Salviniren Ligari, aurre egin nahi dio mugimenduak, "XXI. mendeko partisanoak" izateko.

"(Matteo) Salviniri eta (Giorgia) Meloniri ez zaie gustatuko ni hemen egotea, emakumea, musulmana eta palestinarren alaba naizelako. Ez diegu iraganeko orri beltzak irekitzen utziko. Hau zuzenbide estatu bat da", esan du hizlarietako batek, belo islamiarraz jantzitako neskato batek. Salvini Ligako liderra da, eta Meloni, Italiako Anaiena.

Erromako manifestazioan gazteak egon dira, baina baita ezkerreko mugimenduetako beteranoak. Bi taldeetakoek abestu dute "Bella ciao", Bigarren Mundu Gerran borrokatutako partisano antifaxistek hedatutako zuten abestia. Azaroaren 14an Bolognan milaka pertsona Salviniren alderdiaren kontra egindako deialdiekin hasi zen mugimendua.

"San Giovanni plaza berreskuratuko dugu", esna du Carla Nespolok, Italiako Partisanoen Erakunde Naizonalaren (ANPI) presidenteak, ultraeskuinak enparantza horretan egiten dituen deialdi ugariei erreferentzia eginez.

Manifestazioan Erromako jarraitzaileak egon dira, baina baita beste hirietakoak. Reggio Emiliakoak, kasu. Bolonia hiriburuan sortu zen mugimendua. Arrazakeriaren kontrako 'sardina beltzak' ere presente egon dira.

Mattia Santori gaztea da mugimenduko liderretako bat. Zentro-ezkerreko Alderdi Demokratikoaren babesa leporatu diote, baina Santorik ukatu egin du.

"Oso indartsuak gara. Ez dago erakunderik, Prodik dirutza eman zigun arren. Jendea bere kabuz etorri da", esan du.

'Sardinak' gero eta ospe handiagoa izaten ari diren arren, Ligak lehenengoa izaten jarraitzen du inkestetan, eta Emilia-Romagnako eskualde hauteskundeetan irabazle irten liteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Erroma Eskuin muturreko mugimenduak