Mundua -

Ipar Irlanda

Alderdi Unionistak eta Sinn Feinek Ipar Irlandako Gobernua berriz osatzea adostu dute

Gobernua 2017ko urtarrilean hautsi zen, Sinn Feinek bertan parte-hartzeari uko eginda. Azken bederatzi hilabeteotan negoziatzen aritu dira bi alderdiak.

Martin McGuiness ministrorde printzipal ohia artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Martin McGuiness ministrorde printzipal ohia artxiboko irudi batean.
Martin McGuiness ministrorde printzipal ohia artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sinn Fein eta Alderdi Unionista akordio batera iritsi dira Ipar Irlandako Gobernua berriro osatzeko. Itun horrek hiru urtez luzatu den krisi politikoari amaiera emango dio.

Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteak baieztatu du  bere alderdiak onartu egin duela ostegunean Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuak iragarri zuten akordioa. The Independent egunkariaren arabera, bi alderdiak bederatzi hilabetez aritu dira negoziatzen.

Gobernu berriak inklusiboa izan behar duela azpimarratuta, McDonaldek esan du boterea konpartitzeak onurak izan ditzakeela, baina horretarako ezinbestekoa dela “mundu guztiak aurrerapauso bat ematea”.

Arlene Foster Alderdi Unionistako buruzagiak atzo hitz egin zuen eta akordioa “negoziazio luzeen” eta “hainbat konpromisoren” ondorio dela nabarmendu zuen.

Ipar Irlandako Gobernua 2017ko urtarrilean zaitu zen. Unionistengandik jasotzen zuten tratuarekin haserre, Sinn Feinek Exekutiboa uztea erabaki zuen.

Martin McGuinnes orduko ministrorde printzipalak dimisioa eman zuen eta krisi politikoa lehertu egin zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Irlanda