Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Trump, abortuaren aurkako protesta batean parte hartuko duen AEBko lehen presidentea

Bizitzaren aldeko Martxaren antolatzaile nagusiak Trumpen babesa eskertu du, eta AEBko presidentea eta bere administrazioa "bizitzaren aldeko borrokalariak" direla ziurtatu du.

Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump, AEBko presidentea.
Donald Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Washingtonen ostiral honetarako antolatu duten Bizitzaren aldeko Martxan parte hartuko duela baieztatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Abortuaren aurka urtero egiten den protesta bat da, baina orain arte ez da inoiz AEBko presidenterik bertan izan.

Gauzak horrela, Trump Bizitzaren aldeko Martxan parte hartuko duen AEBko lehen presidentea dela jakinarazi du Etxe Zuriak Twitter bidez zabaldutako mezu batean. "Ostiralean ikusiko zaituztet... Jendetza handia espero dut! ", esan du Trumpek Twitter bidez, eta iazko ekitaldiaren bideo bat partekatu du.

AEBko presidenteak, bideoz hitz egin zuen iazko ekitaldian, 2018koan eta 2017koan, eta Mike Pence administrazioko ‘bigarrenak’ manifestazioan parte hartu zuen. Ildo horretatik, gaur egungo gobernuak haurdunaldiaren etetea arautzeko edo mugatzeko neurriak bultzatu ditu.

Bestalde, Jeanne Mancini manifestazioaren antolatzaile nagusiak Trumpen babesa eskertu du ohar batean, eta esan du bera eta bere administrazioa "bizitzaren aldeko borrokalariak" direla. "Bizitzaren aldeko Martxari emandako babesa erabatekoa izan da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Manifestazioak