Mundua -
'News of the World'
Cameronen aholkulari ohia bermepean aske utzi dute
Andy Coulson News of the World aldizkariko zuzendari ohia fidantzapean aske utzi dute urrira arte. Londreseko polizia-etxe batean bederatzi ordu eman ditu deklaratzen.
Erredakzioa
Andy Coulson News of the World aldizkariko zuzendari ohia eta Andy Cameron Britainia Handiko lehen ministroaren aholkulari ohia aske utzi dute gaur bermepean, bederatzi orduz Londreseko polizia-etxe batean deklaratu ostean.
BBC telebistak jakitera eman duenez, Coulson fidantzapean aske utzi dute urrira arte.
Press Association Britainia Handiko albiste-agentziak jakitera eman duenez, Clive Goodman News of the World-eko monarkiaren berriemailea aske utzi dute. Goodman goizean atxilotu dute eta 2007an lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten zelatari auziarengatik.
Lewishameko polizia-etxean itxaroten ari ziren kazetarien aurrean adierazpenak egin ditu Coulsonek. "Esan nahi ditudan gauza asko daude, baina orain ezin ditut esan", esan du zuzendari ohiak.
Coulson atxilotu dute News of the World egunkariaren zuzendaria zen bitartean, ustezko korrupzioa eta entzuketa ilegalak leporatuta. Coulsonek 43 urte ditu eta Cameronen asesore bezala zuen kargua urtarrilean utzi zuen, bere burua eskandaluan barne sartuta ikustean. Dena den, bera egunkariaren zuzendaria zen bitartean ez zegoela entzuketa ilegalen inguruko jakinaren gainean adierazi du.
Eskandalua
Iskanbila 2006an piztu zen, kazetari batzuek pertsonaia ospetsuei entzuketak egiten zizkietela jakin zenean.
Orain, baina, ezagutu da berdin egin zutela Londreseko atentatuen biktimen, Afanistanen hildako soldaduen eta neskatu bahituen senideekin, esklusiben bila.
Besteak beste, Sienna Miller aktoreari, John Prescott lehen ministroorde ohiari eta William printzeari egin zizkieten entzuketak.