Mundua -

Lau hilabete hondamenditik

Japoniako Gobernuak Fukushimako behi-haragia saltzea debekatu du

600 inguru behik zesio erradiaktiboarekin kutsatutako pentsua jan zutela baieztatu ondoren hartu dute erabakia. Hala ere, ia Japon osoan banatu dute dagoeneko haragia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako Gobernuak Fukushima eskualdeko behi-haragia merkaturatzea debekatu du, 600 inguru behik zesio erradiaktiboarekin kutsatutako pentsua jan zutela baieztatu ondoren.

Yukio Edano Gobernuaren bozeramaileak eman du debekuaren berri, Fukushimako zentral nuklear matxuratuaren inguruko behi kutsatuen haragia saldu ondoren sortu den polemikaren erdian.

Gobernuak diruz lagunduko ditu kaltetutako abeltzainak. Haragia saltzeari uzteko eskatu zieten, baina debeku ofizialik ez da iritsi gaur arte. Gainera, Fukushimako abeltzainek aitortu dute ez zutela Gobernuak martxoaren 19an emandako aginduaren berririk.

Agintariek orain arte kutsatutako 648 behiren kasuak baieztatu dituzte eta Japoniako 47 probintzietako 38tan banatu omen dute horien haragia.

Kasu gehienak uztailaren 10ean aurkitu zituzten, Fukushimako zentraletik 20 kilometrora dagoen behi ustiategi bateko haragiak oso zesio erradioaktibo maila altua zuela atzeman zutenean.

Kyodok esan du behi-haragia saltzeko debekua kontsumoa segurua dela baieztatzen denean altxatuko dutela.

Osasun Ministerioak, dena dela, lasaitasun mezua zabaldu du, kutsatutako haragia behin baino gehiagotan jateak osasunean ez duela ondorio larririk ziurtatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea