Mundua -

Turkia-Siria

Turkiak Siriako hainbat jomugari eraso die, Idliben 33 militar hil ostean

Siriako Armadak ez du biktimen berri eman, eta Turkiak erasoak egiten jarraituko duela iragarri du: "Heroiak diren soldaduen odola ez da alferrikakoa izango".

Hainbat turkia militar, hilaren 21ean, Idlib Siriako probintzian. Argazkia: EFE.
Hainbat turkia militar, hilaren 21ean, Idlib Siriako probintzian. Argazkia: EFE.
Turkiak Siriaren helburuei eraso die, Idliben 33 militarren heriotzari erantzunez

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Armadak hainbat bonbardaketa egin ditu ostiral goizaldean Siriako Armadaren hainbat jomugaren aurka, duela egun batzuk Siriako ipar-mendebaldeko Idlib probintzian 33 militar turkiar hil ondoren Damaskok agindutako eraso batean. Bonbardaketa horiek izan dira Turkiak Siriari emandako erantzuna. Siriako Armadak ez du biktimen berri eman, oraingoz, eta Turkiak erasoak egiten jarraituko duela iragarri du.

Daily Sabah turkiar egunkariak emandako informazioen arabera, erasoak probintzia hauetan egin dituzte: Alepo (Siria iparraldea), Hama (Siria erdialdea) eta Latakia (Siria mendebaldea).

Turkiako Armadak, halaber, artilleria erabili du Idliben bertan, Siriako jomuga militarren aurka. Siriak ez du biktimen berri eman, oraingoz.

Fahretin Altun Turkiako Presidentetzaren Komunikazio zuzendariak nabarmendu duenez, "heroiak diren soldaduen odola ez da alferrikakoa izango", eta Sirian operazio militarrak egiten jarraituko dutela gaineratu du, "gure banderarantz luzatutako eskuak hautsi arte".

"Gure soldaduen aurkako erasoa agindu duen erregimen ez-legitimoari erantzuna ematea erabaki dugu", adierazi du, eta, halaber, "ardurak betetzeko" eskatu die Nursultango Prozesuan dauden kideei, alegia, Turkiari, Errusiari eta Irani.

Bestalde, Idliben ez izateko "soilik begiraleak" esan die Altunek herrialdeei, eta Ruandan eta Bosnia-Herzegovinan gertatutakoa aipatu ditu, Anatolia albiste-agentziak zabaldutakoaren arabera.

Baxar al-Assad Siriako presidentearen erregimenaren elementu guztiak, "jomuga etsaiak"

Omer Celik Gobernuan dagoen Justizia eta Demokrazia Alderdiaren bozeramailearen esanetan, Turkiak "etsai" eta "jomuga" bezala hartuko ditu hemendik aurrera Baxar al-Assad Siriako presidentearen erregimenaren elementu guztiak.

Devlet Bahceli Turkiako Ekintza Nazionalistaren Alderdiko liderrak, bere aldetik, esan du "lur- eta aire-operazioak" segituan gauzatu behar direla Idliben, eta Gobernua babestu du.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak premiazko segurtasun-bilera deitu zuen duela egun batzuk, Siriako Idlib probintzian 33 militar turkiar hil ostean. Siriako Indar Armatuen eraso batean hil ziren Turkiako militar horiek guztiak.

Turkiako Hatay probintziako gobernadoreak, Rahmi Doganek, bederatzi militarren heriotza baieztatu zuen hasiera batean, baina hildakoen kopuru hori igo zuen gerora; lehenik, 29ra, eta, azkenean, 33ra. Hain zuzen, Damasko Turkiak babesten dituen Idlibeko matxinoen aurkako erasoak ari da gauzatzen; 33 hildakoez gain, 36 militar zauritu ziren Siriaren erasoan. "Zauritu batzuk egoera kritikoan daude, ospitalean", esan du Doganek, Anatolia albiste-agentziari egindako adierazpenetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Eguneko albisteak Albisteak Turkia albisteak Siria albisteak gaur