Mundua -
Atentatu bikoitza Norvegian
Brevikek bideo bat eskegi zuen Interneten erasoaren abisua emanez
Atentatuaren jazo baino ordu batzuk lehennago, Utoyako ustezko erasotzaileak bideo sartu igo zuen Youtubera erasoa aurreratuz.
Erredakzioa
Anders Brevik Oslon jazotako atentatuaren eta Utoya Norvegiako irlako sarraskiaren ustezko egileak bideo bat igo zuen ostiral honetan Youtubera, egingo zituen hilketak aurreratuz, iturri polizialek TV2 kateari jakinarazi diotenez.
12 minutuko bideo hortan, Brevikek ibiltari tenplariotzat hartzen du bere burua eta marxismoaren eta Islamaren aurkako gudan parte hartzeko deia egiten du.
12. minutuan, errifle automatiko batekin agertzen da Brevik eta "Marxisten Ehiztaria" irakurgai duen adabaki bat darama besoan.
Gainera, baliteke Norvegiako Gobernuaren kontrako atentatu baten nondik norakoak azaltzen zituen 1.500 orrialdeko panfleto bat Brevik berak ere idatzi izana.