Mundua -

Laguntza humanitarioa

Somaliarako 60 tona gehiago prestatzen ari da NBE

Muqdishora iritsi da lehenengo hegazkina 14 tona elikagairekin; halere, oraindik, bi milioi pertsona baino gehiagok ez dute bidalitako elikagaiak izateko aukerarik.

Somaliako tropen eta milizia islamisten arteko istiluak piztu dira

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundea Somaliako hiriburuan, Muqdishon, elikagaiak banatzen hasiko da, laguntza humanitarioaren lehenengo hegazkina bertara iritsi ondoren.

Hegazkinak 14 tona elikagai eraman ditu, eta datozen egunetan beste elikagai terapeutikoen 60 tona iristea espero dute, Munduko Elikagai Programaren bozeramaileak adierazi duenez, Muqdishon.

Bozeramaileak esan duenez, "kakahuetezko gurin baten antzekoa da, oso elikagarria, bitamina eta elikagai txikiekin haurren elikadura eskasiari aurre egiteko".

Gainera, Munduko Elikagai Programak Kenia eta Tanzaniatik itsaso bidez iritsitako janari beroa banatzeko 16 zentro abian jarri ditu. Itsasontziek laguntzarekin iristen jarraitzen dute, baina kasu batzuetan hilabeteak behar dituzte.

Halere, agentzia humanitarioek jakinarazi dutenez, bi milioi somaliar baino gehiagori ez zaie laguntzan iristen, milizia islamiarrak kontrolatutako guneetan daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea