Mundua -

Kargua zin egin du

Bazterketa eta pobrezia bukatuko direla agindu du Humalak Perun

Presidente berriak ekitaldi irmo batean zin egin du kargua. Alan Garcia aurreko presidentea ez da ekitaldian izan.

Ollanta Humala Peruko presidenteak kargua zin egin du

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ollanta Humalak kargua zin egin du gaur Perun. Horrela, datozen bost urteetan Peruko presidentea izango da. Bazterketarekin eta pobreziarekin amaitzeko konpromisoa hartu du Humalak. Presidente berriak 1979ko Konstituzioa zin egin du, 1993koa baztertuz. Horrek polemika piztu du eta hitzaldian zehar oihuak entzun behar izan ditu.

49 urteko Humalak kargua hartu du gaur ekitaldi irmo batean. Alan Garcia aurreko presidentea ez da bertan izan. Horrela, Garciak ez du ohiturarekin jarraitu eta ez da buruzagi nazionalistaren inbestidurara joan txisturik entzutea saihesteko.

Humalak bat-batean protokoloa hautsi eta duela 18 urte indargabetu zuten Konstituzioaren gainean zin egin du kargua. Horrela, Alberto Fujimoriren erregimenak (1990-2000) ezarritako politikak gutxietsi ditu Humalak.

1993ko Konstituzioak 1979koaren lekua hartu zuen eta Fujimorik Parlamentua desegin eta gero idatzi zuten. Ekintza horri "autokolpea" deitu zioten eta Peruko historian gertakari polemikoenetakoa izan da. Konstituzio berria (oraindik indarrean) 1993an onartu zuten boto-emaileen % 52,24k erreferendumean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea