Mundua -

Norvegia

Breivikek errege-etxearen kontra ere egiteko asmoa zuen

Sozialdemokraten egoitza zen beste helburuetako bat. Breivikek berak eman omen dio plan horien berri Poliziari ostiralean 10 ordu luzez egindako galdeketan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Behring Breivik Norvegiako atentatu bikoitzaren egileak beste bi eraso egiteko asmoa zuen, lehergailuak erabilita: bata errege-etxearen kontra eta bestea Jens Stoltenberg lehen ministroaren alderdi sozialdemokrataren egoitzaren kontra. Hala ere, plan horiek bertan behera uztea erabaki zuen eginezinak iruditu zitzaizkiolako.

VG egunkaria izan da, Poliziako iturriak aipatuta, ultraeskuindarrak eta fundamentalista kristauak bi helburu horiek zabaldu dituena.

Breivikek berak eman omen dio plan horien berri Poliziari ostiralean 10 ordu luzez egindako galdeketan. Bertan bere asmoen informazio zabala eman die agenteei.

77 hildako

Galdeketa horretan Breivikek lehen aldiz izan zuen atentatu bikoitzaren biktima kopuruaren berri, 77 guztira.

Geir Lippestad Breiviken abokatuak adierazitakoaren arabera, hiltzaileak ez zuen informazio horien aurreran erreakziorik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea