Mundua -

Raul Castroren Gobernua

Kubatarrek atzerrira bidaiatzeko eginbideak erraztuko dituzte

Raul Castroren Gobernuak izapideak moldatuko ditu, kubatarrek atzerrira errazago bidaiatu dezaten, "beharrizanik gabe" hainbat hamarkadatan luzatu dituzten neurriei amaiera jarrita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raul Castroren Gobernuak eginbeharrak erraztuko ditu kubatarrek atzerrira errazago bidaiatu ahal izateko; era horretan, hainbat hamarkadatan "beharrizanik gabe" luzatu dituzten neurriak bertan behera utziko dituzte, astelehenean Kubako presidenteak Nazio Biltzarreko bilera amaitu ostean adierazi zuenez.

Gaur egun uhartean bizi diren kubatarrek baimen bat behar dute, irteteko, "txartel zuria" bezala ezagutzen dena, eta Estatuak eman behar du; horrez gain, kontu pertsonalengatik atzerrira bidaiatzeko, gonbit-txartela ere behar dute.

Turismo bidaiak egiteko erraztasunak Alderdi Komunistak apirileko biltzarrean onartutako 300 erreformen parte dira. Sobietar estiloko eredu ekonomiko zentralizatu zaharra suspertzea dute helburu, sistema sozialistaren biziraupena bermatzeko.

Erreformetako bat "turismo nazionala dinamizatu eta bultzatzera, eta herrialdean bizi diren kubatarrei turista moduan kanpora bidaiatzea erraztera" zuzenduta dago, argi eta garbi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea