Mundua -

Koronabirusaren krisia

AEBn 2.000 pertsonatik gora hil ditu koronabirusak jada

Larunbat gauean, estatu kaltetuenetan "berrogeialdirik beharrezkoa ez" dela esan zuen Donald Trump presidenteak.

Polizia, Los Angeles hiriko supermerkatu batean. Argazkia: Efe.
Polizia, Los Angeles hiriko supermerkatu batean
Polizia, Los Angeles hiriko supermerkatu batean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak 2.000 pertsona baino gehiago hil ditu jada AEBn, zehazki, 2.191 hildako izan dira, eta horietako laurdenak New York estatuan, Johns Hopkins Unibertsitateak emandako azken datuen arabera.

Heriotzek gora egin duten arren, AEBen aurretik Italia (10.023 hildako), Espainia (6.528, Txina (3.182), Iran (2.640) eta Frantzia (2.319) daude.

Estatu ezberdinetako datuei dagokioenez, New Yorken 672 hildako izan dira, Washingtonen 136, New Jerseyn 86 eta Luisianan 70.

Larunbat gauena, Donald Trump AEBko presidenteak esan zuen New Yorken, New Jerseyn eta Conneticuteko zenbait lekutan ez dagoela berrogeialdia ezartzeko beharrik, goizean aukera hori hausnartzen ari zen arren.

"Berrogeialdia ez da beharrezkoa", esan zuen Trumpek Twiterren jarritako mezu batzuetan.

Gaixotasunen Kontrolerako eta Prebentziorako Zentroek (CDC) euren webgunean ateratako oharrean, New Yorken, New Jerseyn eta Conneticuten bizi diren pertsonei AEBko beste estatuetatik ez bidaiatzeko eskatu zieten, guztiz beharrezkoa ez bada, datozen 14 egunetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Koronabirusaren Eris aldaera gaur