Mundua -
Legez kanpoko entzuketen auzia
'News of the World' aldizkariko zuzendari ohia atxilotu du Poliziak
71 urteko Stuart Kuttner News of the World igandekariko zuzendari ohia atxilotu dute. Kuttnerri ustelkeria leporatzen diote, poliziei legez kanpoko ordaintzeagatik eta elkarrizketak atzemateagatik.
Erredakzioa
71 urteko Stuart Kuttner News of the World igandekariko zuzendari ohia atxilotu du Britainia Handiako Poliziak, legez kanpoko zelaten eskandaluarekin zerikusia duelakoan, Scotland Yardek baieztatu duenez.
Poliziak azaldu duenez, Kuttnerri ustelkeria leporatzen diote, poliziei legez kanpoko ordaintzeagatik eta elkarrizketak atzemateagatik.
Horrela, dagoeneko 11 lagun atxilotu dituzte Britainia Handian auziarekin lotura dutelakoan. Gehienbat News of the World-eko kazetariak atxilotu dituzte. Aldizkaria uztailaren 10ean itxi zuen Rupert Murdoch jabeak, eskandalua zela-eta.
Bermepean aske utzi dituzten atxilotuen artean, Rebekah Brooks eta Andy Coulson aldizkariko zuzendari ohiak. Coulson David Cameron lehen ministroaren prentsa-arduraduna izan zen urtarrilera arte.
Dimisioak
Gainera, Paul Stephenson eta John YatesScotland Yardeko buruzagiak kargua utzi zuten, auzipetuekin harremana zutelako.
Zelaten eskandalua 2006an argitaratu zen, baina iragan hilabetean areagotu zen, pertsonai ospetsuen telefonoez gain, hilketen biktimak eta hildako soldaduen senideak zelatatu zituztela jakin zenean.