Mundua -
Erasoa Pakistanen
NATOren 16 zisterna-kamioi erre dituzte, Peshawarren
Erasoa hornikuntza-terminal batean jazo da; NATOk Afganistanen dituen tropak hornitzeko 50 zisterna-kamioi zeuden aparkatuta bertan.
Erredakzioa
Identifikatu gabeko gizon armadun batzuk NATOren erregaiez beteriko 16 zisterna-kamioi erre dituzte Peshawarren (Pakistan), Xinhua berri-agentziaren arabera.
Gertakaria identifikatu gabeko matxinatu batzuen hornikuntza-terminal baten kontra egindako erasoaren ostean jazo da. NATOk Afganistanen dituen tropak hornitzeko 50 zisterna-kamioi zeuden apartkatuta bertan.
Ez dago zauriturik edo hildakorik egon diren zehazten duen datu ofizialik. Suhiltzaileak sua kontrolatzeko eta itzaltzeko lanetan ari dira. Orain arte ez du armadun talderik erasoaren ardura erreklamatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea