Mundua -

Hirugarren egunez

Istiluak Londresetik Liverpool eta Bristolera zabaldu dira

Cameron lehen ministroak oporrak eten ditu krisi-kabinetea zuzentzeko. Londresen 58 pertsona zauritu dira eta 200 atxilotu dituzte azken orduetan.

Cameron lehen ministroak oporrak eten eta krisi-kabinetea deitu du. Argazkia: Efe.
Ingalaterrako beste zenbait hiritara hedatu dira istiluak

01:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Protestak eta istiluak zabaltzen ari dira Ingalaterran; azken orduetan, Londres hiriburuari Liverpool eta Bristol gehitu zaizkio.

Liverpoolen, hainbat pertsonak ibilgailu batzuei su eman diete, hiriko Poliziak adierazitakoaren arabera. Bestelako kalte materialak ere egin dituzte, arpilatzeak barne, Londres hiriburuan eta Birminghamen bezala.

Londresen

Poliziaren iritziz, zenbait auzotan izandako indarkeria maila "onartezina" da eta hurrengo 24 orduetan "13.000 agentetik gora" aterako ditu kaleetara ordena mantentzeko.

Bristolen ere, istiluak

Bristoleko kaleetan ere aurpegia istiluak eragin dituzte aurpegia estalita zeramaten gazteek. Larunbatean Londresen hasitako istiluak Ingalaterrako hego-ekialdeko hiri honetara ere iritsi dira.

suteak pizten ibilgailuetako kristalak apurtu

Cameronek oporrak eten ditu

David Cameron lehen ministro britainiarrek oporrak eten eta Italiatik Erresuma Batura bueltatu da krisi-kabinete bat zuzentzeko. Honen bidez, Gobernuak istiluei eman beharreko erantzuna koordinatu nahi du.

Cameron Theresa May Barne ministroarekin eta Hiriko Poliziako jarduneko komisarioarekin harremanetan izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea