Mundua -

Koronabirusa

EBren ustez, justifikaezina da AEBk MOEren finantzaketa etetea erabaki izana

Josep Borrell EBko Atzerriko Politikaren goi ordezkariak AEBren erabakia deitoratu du, eta maniobra hori justifikatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi.

Josep Borrell, Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkaria. Argazkia: EFE.
Josep Borrell, Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkaria

Josep Borrell, Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkaria. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerriko Politikaren goi-ordezkariak adierazi du justifikaezina dela AEBk Munduko Osasun Erakundearen (MOE) finantzazioa etetea erabaki izana, koronabirusaren krisiaren erdian.

"AEBren erabakia deitoratzen dut. Ez dago maniobra hori justifikatzeko arrazoirik, ahalegin guztiak egin behar baitira koronabirusaren pandemia geldiarazten eta arintzen laguntzeko", esan du diplomazia europarraren buruak Twitter sarean.

Borrellek azpimarratu duenez, "indarrak batuz" egin behar zaio aurre pandemiari, krisiak "ez baitu mugarik ezagutzen". Krisi garaian, pandemiaren aurrean ikuspuntu multilaterala defendatu du, eta horrelakoen aurrean erantzun globalak eman behar direla azpimarratu.

Hain zuzen ere, osasun krisia inguruko herrialdeetan, Afrikan batez ere, ez gainditzeak Europarentzat duen arriskuaz ohartarazi du, horrek birusaren bolada berriak ekar ditzakeelako. "Haien arazoak gure arazo izango dira, ezin dugu pandemia gure etxean bakarrik konpondu. Afrikan konpontzen ez bada, Europan ez da konponduko", ohartarazi zuen duela aste batzuk.

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri duenez, bere herrialdeak bertan behera utzi du MOEren finantzaketa, erakundeak koronabirusaren pandemiaren aurrean izan duen "papera aztertzen" duen bitartean.

Trumpek gaixotasuna "ezkutatu" izana leporatu dio Munduko Osasun Erakundeari, eta, era berean, modu politizatuan jokatzen duela adierazi dio. AEBk pandemiaren lehen estadioetan Txinarako bidaien murrizketak ezarri zituen bitartean, MOEko administrazioak hartutako neurrien "aurka" egin zuela salatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea