Mundua -

Hazkunde aurreikuspenak

AEBetako Erreserba Federalak interes-tasa txikiei eutsi die

Erakunde honen arabera, "hazkundea espero genuena baino motelagoa izan da". Ondorioz, 2013 urte erdira arte interes tasak % 0,25 mugaren azpitik mantendu ditu.

AEBetako Erreserba Federalak interes-tasa txikiei eutsi die. Argazkia: EFE
AEBetako Erreserba Federalak interes-tasa txikiei eutsi die. Argazkia: EFE
AEBetako Erreserba Federalak interes-tasa txikiei eutsi die. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ra arte txanpona suspertzeko politikari eutsi dio AEBetako Erreserba Federalak eta honekin batera, erreferentziako interes-tasa % 0,25aren azpitik mantenduko du, Merkatu Zabaleko Batzordeak astearte honetan aho batez hartu ez duen erabaki baten arabera.

Erreserbako kideek baieztatu duenez, "AEBetako hazkundea Batzordeak espero zuena baino motelagoa izan da". "Adierazleek aditzera eman dutenez, lan-merkatuetako baldintzek okerrera egin dute eta langabeziak gora egin du", gaineratu dute.

AEBetako banku zentralak azaldu duenez, "Batzordeak baldintza ekonomikoak aurreikusten ditu eta baliteke 2013 urte arte, behintzat, interes-tasak bereziki txikiak izatea".

AEBetako erakunde honek susperraldi ekonomikoa bilatzen du eta inflazioa maila orekatua mantentzen laguntzen du. Halaber, astearte honetako agerraldian Erreserba Federaleko buruzagiek merkatuetako egoera lasaitzeko zenbait neurri aipatu dituzte baina neurririk zehaztu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea