Mundua -
Koronabirusa
Trumpek ez ditu prentsaurrekoak egunero emango, "ahaleginak ez duelako merezi"
“Zer zentzu dauka arrakastarik ez duten hedabideen galdera erasokorrei erantzuteko, gero egiaren berri ematez ez dutenean, edo gertatutakoa zehaztasunez kontatzen ez dutenean?”, esan du.
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trump AEBetako presidentesk koronabirusaren berri emateko prentsaurrekoak egunero emateari utziko diola iragarri du "horretarako ahaleginak eta denborak ez duelako merezi". Aditueen arabera, presidenteak erabaki hori hartu du bere aholkulariek bultzatuta, eguneroko agerraldiek presidentetzarako hauteskundeei begira kalte egiten diotela uste dutelako.
"Zer zentzu dauka arrakastarik ez duten hedabideen galdera erasokorrei erantzuteko, gero egiaren berri ematez ez dutenean, edo gertatutakoa zehaztasunez kontatzen ez dutenean? Inoiz baino jarraitzaile gehiago dauzkate baina estatubatuarrei albiste faltsuak baino ez dizkiete ematen. Horrela ez du merezi ahaleginik egitea ezta denborarik ematea!", esan du Trumpek Twitterren.
Trumpek ia egunero eman du prentsaurreko bat Etxe Zurian koronabirusaren egoeraren berri emateko, baina larunbatean ez da prentsa aretoan agertu.
Azken asteetan, presidentearen agerraldiak polemika iturri izan dira; horren adibide, osteguneko prentsaurrekoan esan zituenak: desinfektatzaileak edo lixiba hartuta, koronabirusari aurre egiteko aukera zegoela.
Telebistako audientziak
Ostiraleko agerraldia ohi baino laburragoa izan zen, 22 minutu, eta, gainera, Trumpek ez zuen galderak egiteko aukerarik eman. Aurreko eguneko hanka sartzea onartzeko modu bat izan zela adierazi dute adituek.
"Prentsaurrekoek ez diotela laguntzen esan diot", adierazi du bere aholkulari batek. "Kargu handiak beldur dira, eta kazetariei aurre eginez ematen duen ikuskizuna ez da jendeak ikusi nahi duena", gaineratu du. Hala ere, antza denez, Trumpek eguneroko prentsaurrekoak ematen jarraitu nahi zuen telebistan audientzia onak lortzeko aukera ematen ziolako.