Mundua -

Utoyara bueltatu da

Sarraskiaren 'xehetasun berri asko" eman ditu Breivikek

Norvegiako Partidu Laboristako gazteentzako kanpamentuetan parte hartzen ari zirenei tiro nola egin zien kontatu du Breivikek.

Anders Breivik (Argazkia: EE)
Anders Breivik (Argazkia: EE)
Breivik Utoyara itzuli da sarraskia berreraikitzeko

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Norvegian uztailaren 22an izandako eraso terroristen egilea dela aitortu duenak, Anders Breivikek, 77 pertsona hil ziren sarraskiaren "xehetasun berri asko" eman dizkio poliziari. Utoyara eraman dute irlan gertatu zena berreraikitzeko. Norvegiako Partidu Laboristako gazteentzako kanpamentuetan parte hartzen ari zirenei tiro nola egin zien kontatu du Breivikek.

"Han gertatu zenaren inguruko oroitzapenak piztea lortu dugu!, esan du poliziako fiskalak, Paal-Fredrik Hjort Krabyk, Breivik Utoyan zortzi ordu egon eta gero emandako prentsaurrekoan.

Bisitan, Breivik lasai egon da. "Argi dago susmagarriari ez diola hunkitu Utoyara bueltatu izana, baina ez du inorekin hitz egin izan nahi eta ez du egindako ekintzengatik atsekabe handirik erakutsi", adierazi du Krabyk.

Fiskalak azaldu duen arabera, Breivik oso lasai zegoen eta bidaia iraun duen bitartean eta uztailaren 22tik egin dituen guztira 60 ordu inguruko itaunketan agenteekin egin du lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea