Mundua -
Norvegia
Breivik Utoyara itzuli da sarraskia poliziarekin berreraikitzeko
Balen aurkako txalekoa zeraman hilketa saiakera posibleaz babesteko eta orkatilak kateatuak zituen. Momentu oro poliziarekin egon zen.
Erredakzioa
Anders Breivik Norvegiako atentatu bikoitzaren egilea izatea onartu duena Utoyako irlara itzuli zen atzo poliziarekin, orain dela hiru asteko sarraskia berreraikitzeko. Bertan izandako tiroketan 69 pertsona hil ziren.
Breivik balen aurkako txalekoa zeraman jantzita hilketa saiakera posibleaz babesteko. Orkatilak kateatuak zituen eta poliziarekin egon zen momentu oro.
Bisitariak ezin dira irlara joan uztailaren 22ko sarraskiaren ostetik. Atentatuak Oslon eztanda egin zuen kotxe bonba baten ondoren gertatu ziren. Bertan, zortzi pertsona hil ziren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea