Mundua -

Koronabirusa

Austriak 10 lagunerainoko bilerak baimenduko ditu ostiraletik aurrera

Martxoaren erdialdetik, herritarrek debekatuta zuten etxetik irtetea, lan egitea, janaria erostea edo paseo bat ematea bezalako funtsezko jarduerak izan ezik.

Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz. Argazkia: EFE
Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz.
Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz. Argazkia: EFE

Agentziak | Eredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako Gobernuak astearte honetan iragarri duenez, ostiraletik aurrera hamar lagunerainoko taldeak baimenduko ditu, koronabirusaren pandemia arintzeko neurrien baitan.

Martxoaren erdialdetik, herritarrek debekatuta zuten etxetik irtetea, lan egitea, janaria erostea edo paseo bat ematea bezalako funtsezko jarduerak izan ezik. Austriak 15.350 kutsatu eta 569 pertsona hil dira Covid-19aren ondorioz.

Rudolf Anschober Osasun ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, mugimenduak murrizteko neurria bertan behera utziko da aste honetan, eta horren ordez beste pertsona batzuekin metro bateko tartea mantentzea beharrezkoa izango da, neurri berrien baitan. Ministroak argitu duenez, arau hori ez da garraio publikoan aplikatuko, beraz, bidaiariek maskarak eraman beharko dituzte.

Gobernuaren arabera, hotelak eta igerilekuak maiatzaren amaieran irekiko dituzte berriro. Austrian turismo sektorea BPGaren % 6a da, eta pandemiak sektore hori oso gogor jo du. Hoteletako bezeroen kopuruak martxoan % 68 egin du behera 1,3 milioira arte, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, datu ofizialen arabera.

Anschoberrek adierazi duenez, mugimenduen murrizketak bertan behera uzteko erabakia behin eta berriz aztertu egingo da, kutsatuen kopuruak gora egin dezakeelako, azken astean tasa ehunetik behera mantendu baita. "Edozein unetan berriro gelditzeko adieraz dezakegu", ohartarazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Austria Koronabirusa Deseskalatzea gaur