Mundua -

Koronabirusa

250.000 pertsona baino gehiago hil dira COVID-19aren ondorioz

80.000 kutsatze eta 6.000 heriotza baino gehiago zenbatu dira egunero, eta Europan kutsatuak gutxitu arren, Amerikan, Ekialde Ertainean edo Asiako hego-ekialdean hazi dira.

Erresuma Batua itxialdi egoeran. Argazkia: EFE
Erresuma Batua itxialdi egoeran.
Erresuma Batua itxialdi egoeran. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

254.045 pertsona hil dira munduan COVID-19ren ondorioz, eta baieztatutako kasuak 3,67 milioi dira, Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera.

80.000 kutsatze eta 6.000 heriotza baino gehiago eragin ditu egunero, azken asteetako datuen ildoarekin bat; izan ere, Europan kutsatuen kopurua gutxitu den arren, beste eskualde batzuetan hazi dira, hala nola, Amerikan, Ekialde Hurbilean edo Asiako hego-ekialdean.

Europa da, oraindik ere, kaltetu gehien dituen kontinentea (1,62 milioi), eta Amerika (1,54 milioi) dago horren atzetik. Herrialde kaltetuenen artean, Errusian izan da gorakada handiena, dagoeneko kutsatu gehien dituen munduko bosgarren herrialdea baita, AEB, Erresuma Batua, Espainia eta Italia aurretik dituela.

Agintari sanitarioen datuen arabera, mundu mailan 1,3 milioi pazientetik gora sendatu dira, gaixotu direnen herena baino gehiago; 48.000, baina, larri edo egoera kritikoan daude, gaur egun gaixo dauden guztien % 2.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, zure osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Erresuma Batua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Latinoamerika Osasun albisteak Asia Koronabirusa MOE gaur