Mundua -

COVID-19a

Koronabirusak eragindako heriotzak 194ra jaitsi dira Italian, azken 24 orduetan

4.000 pertsona gehiago sendatu dira eta ospitaleratzeak eta zainketa berezietako unitateetara eramandakoak ere jaitsi egin dira.

Italiarrak kalean paseatzen. Argazkia: Efe.
Italiarrak kalean paseatzen
Italiarrak kalean paseatzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italian 194 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz azken 24 orduetan eta 1.000 inguru kutsatze berri izan dira, Babes Zibilak emandako datuen arabera. Zifra onak dira, eta herrialdean kutsatzen malda kontrolpean dutela erakusten dute.

Otsailaren 21ean pandemia hasi zenetik, 30.395 pertsona hil eta 218.000 baino gehiago kutsatu dira Italian, iturri berberak emandako datuei jarraituta.

Ostiralari dagokionez, 4.000 pertsona sendatu dira, eta ospitaleratzeen eta zainketa berezietako unitateetan ingresatu dituztenen kopuruak ere behera egin du, azken egunetan bezala.

Lurralde kaltetuena Lonbardia da (iparraldekoa), 81.000 pertsona kutsatu dira bertan otsailaren 21etik, eta kasu gutxien dituena hegoaldean dagoen Molise (347).

Lurralde batzuek deseskalatzea kudeatzeko autonomia izatea eskatu dute, maiatzaren 18tik aurrera.

55.000 miloi arteko laguntza berriak

Italian apiriletik lanean dira familiei eta enpresei zuzendutako 55.000 milioi euro arteko laguntzak martxan jartzeko. Horrekin, eta martxoan onartutako 25.000 eurora arteko beste laguntzarekin, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko asmoa dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Italia COVID kasuak