Mundua -

Errepresioa Sirian

NBE Siriako egoera aztertzeko bilduko da gaur

Giza Eskubideen Kontseilua Genevan bilduko da, Sirian gaur egun duten egoera aztertzeko. Izan ere, oposizioa jazartzen segitzen dute bertan, nazioartea gero eta presio handiagoa egiten ari den arren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak ezohiko bilera egingo du gaur Genevan, Sirian egun dagoen egoera aztertzeko. Izan ere, nazioartearen presioa gero eta handiagoa izan arren, oposizioa jazarpen larria jasaten ari da bertan.

09:30ean hasita eta Europar Batasunak eskatuta, Kontseiluak "giza eskubideek Siriako Errepublika Arabiarrean egun duten egoera" aztertuko du, asteartera arte luza daitekeen bilera batean, NBEko iturrien arabera.

Bertan, Juan Mendes NBEren Tortura Gaietarako errelatore bereziak bideoan grabatutako mezu bat ikusiko dute, eta Siriari hitza emango zaio.

Jarraian, Kontseilua duten 48 estatuetako kideek parte hartzeko aukera izango dute, eta ebazpen baten zirriborro bat prestatu ondoren, horren botazioa egingo dute.

16:00ak baino lehen egin ezean, bilerak astearte goizean jarraituko du.

Gaurkoa Giza Eskubideen Kontseiluak egingo duen bigarren bilera izango da, apirilaren 29an Bacher el Asaden erregimenaren kontrako protestak hasi ziren egunean) izandakoaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea