Mundua -

Koronabirusa

300.00 hildakotik gora munduan COVID-19agatik

Kutsatu kopuru gehien dituzten herrialdeak Errusia, Erresuma Batua, Espainia, Italia eta Brasil dira.

Herrialde kaltetuena Amerika da. Irudian, New York. Argazkia: EFE
Herrialde kaltetuena Amerika da. Irudian, New York
Herrialde kaltetuena Amerika da. Irudian, New York. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

COVID-19ak 302.059 hildako eta 4,42 milioi kutsatu eragin ditu mundu osoan, Nazioarteko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez. Azken hilabetean egonkor mantendu da eguneroko kutsatuen kopurua (80.000 inguru) eta, hildakoei dagokienez, beheranzko joerari eutsi dio (4.000 hildako egunero; duela hilabete bikoitza izatera heldu zen).

Eskualde kaltetuena Amerika da (1,9 milioi gaixoekin), eta jarraian Europa (1,84 milioi gaixoekin) eta Ekialde Ertaina (315.000 gaixoekin) doaz.

Herrialdeei erreparatuta, AEB, Errusia, Erresuma Batua, Espainia, Italia eta Brasil dira kutsatu kopuru gehien dituztenak. Brasilen 200.000 gaixo baino gehiago daude dagoeneko. India bederatzigarren postuan dago, 85.000 kasuekin, eta Txinan, koronabirusaren jatorrian, ordea, 84.000 baino gehiago.

Herrialdeetako osasun zerbitzuetako estatistiken arabera, 1,77 milioi lagunek gaitza gainditu dute, eta 44.000 gaixok (kutsatuen % 2k) larri edo oso larri jarraitzen dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Europa Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Osasun albisteak Koronabirusa Deseskalatzea