Mundua -
Gerra krimenak
Hadzicek 'ez errudun' dela aitortu du Nazioarteko Zigor Auzitegian
Serbiako buruzagi ohiak akusazio guztiak errefusatu ditu. "Ez errudun" dela aitortu ostean, epaiketa prestatzen hasiko da Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegia.
Erredakzioa
Goran Hadzic Serbiako general ohiak "ez errudun" dela aitortu du asteazken honetan Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Hadzici gerra eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu dizkiote. Gauzak horrela, auzitegi hau epaiketa prestatzen hasiko da.
Akusazio akta osorik irakurtzeari uko egin dio Hadzicek eta magistratuekin kolaboratu ostean, 10 minutuko saioari amaiera eman diote. Epaileek zabaldu dutenez, laster emango dute jakitera epaiketa prestatzeko saioaren data.
Balkanetako guda bitartean, "arrazoi politikoengatik, arrazagatik edo erlijiosoengatik" Kroaziako milaka biztanleei jazarpena egitea egotzi diote serbioen buruzagi ohiari. Gainera, gerra eta gizateriaren aurkako krimenak ere leporatu dizkiote, hilketa, tortura, jokaera ankerra, ondasunen arpilatzea eta herrialdeen eta erakunde erlijiosoen suntsipena barne.
Goran Hadzic Serbiako general ohiak "ez errudun" dela aitortu du asteazken honetan Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Hadzici gerra eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu dizkiote. Gauzak horrela, auzitegi hau epaiketa prestatzen hasiko da.Akusazio akta osorik irakurtzeari uko egin dio Hadzicek eta magistratuekin kolaboratu ostean, 10 minutuko saioari amaiera eman diote. Epaileek zabaldu dutenez, laster emango dute jakitera epaiketa prestatzeko saioaren data. Balkanetako guda bitartean, "arrazoi politikoengatik, arrazagatik edo erlijiosoengatik" Kroaziako milaka biztanleei jazarpena egitea egotzi diote serbioen buruzagi ohiari. Gainera, gerra eta gizateriaren aurkako krimenak ere leporatu dizkiote, hilketa, tortura, jokaera ankerra, ondasunen arpilatzea eta herrialdeen eta erakunde erlijiosoen suntsipena barne.