Mundua -

Libia

Condoleezza Ricen argazki-albuma aurkitu dute Gadafiren jauregian

"Asko miresten dut, agintari arabiarrei hurbildu eta aginduak nola ematen dizkien oso gustukoa dut... Leezza, Leezza, Leezza. Asko maite dut", esan zuen behin Gadafik.

Gadafik bereziki miresten du Condoleezza Rice. Argazkia: Artxibo.
Gadafik bereziki miresten du Condoleezza Rice. Argazkia: Artxibo.
Gadafik bereziki miresten du Condoleezza Rice. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar el Gadafi Libiako liderrak Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariaren argazki-albuma ezkutatzen zuen bere jauregian. Behin baino gehiagotan, Rice "nire emakume afrikar beltzaran kuttuna" deitu zuen jendaurrean.

AEBetako hedabideak matxinoek aurkitutako albiste bildumaz ari dira gaur. Albuma Gadafiren jauregian sartu ondoren aurkitu zuten eta argi eta garbi adierazten du jendaurrean esandako hitzek adierazitakoa baino sakonagoa zela Gadafiren pasioa.

Al Jazeeran 2007an egindako elkarrizketan Rice zenbateraino miresten zuen agertu zuen Gadafik, Ricek Libiara AEBetako diplomaziaren buru gisa egindako lehen bisita baino urtebete arinago.

"Asko miresten dut, agintari arabiarrei hurbildu eta aginduak nola ematen dizkien oso gustukoa dut... Leezza, Leezza, Leezza. Asko maite dut", esan zuen orduan Gadafik.

Nerabeek musika talde gogokoekin egiten dituzten argazki bildumekin alderatu dute Gadafiren albuma hedabide batzuek. Bildutako argazkietan, Rice jendaurreko ekitaldietan agertzen da, eta batzuk lehen plano oso hurbilak dira.

Afari pribatua 2008an

2008ko irailean, Ricek bisita ofiziala egin zuen Tripolira. Bidaia historikoa izan zen hura, Estatu-idazkari batek 55 urteetan egindako lehena.

Bisita hartan, Gadafik eta Ricek afari pribatua izan zuten eta agintari libiarrak Ramadana hautsi egin zuen. Huffington Post egunkariaren arabera, Gadafik 212.000 dolarretan balioztatutako opariak egin zizkion Riceri.

Besteak beste, Libiako presidenteak egurrezko kutxa batean gordetako diamantezko eraztuna eta giltzarrapo bat Gadafiren argazkiarekin eta "Iraultzaren Liburu Berdearen" kopia batekin". Liburuan idatzitako hitzetan, berarenganako "errespetua eta miresmena" agertzen zizkion.

Muamar el Gadafi Libiako liderrak Condoleezza Rice AEBetako Estatu idazkariaren argazki-albuma ezkutatzen zuen bere jauregian. Behin baino gehiagotan, Rice "nire emakume afrikar beltzaran kuttuna" deitu zuen jendaurrean. AEBetako hedabideak matxinoek aurkitutako albiste bildumaz ari dira gaur. Albuma Gadafiren jauregian sartu ondoren aurkitu zuten eta argi eta garbi adierazten du jendaurrean esandako hitzek adierazitakoa baino sakonagoa zela Gadafiren pasioa. Al Jazeeran 2007an egindako elkarrizketan Rice zenbateraino miresten zuen agertu zuen Gadafik, Ricek Libiara AEBetako diplomaziaren buru gisa egindako lehen bisita baino urtebete arinago. "Asko miresten dut, agintari arabiarrei hurbildu eta aginduak nola ematen dizkien oso gustukoa dut... Leezza, Leezza, Leezza. Asko maite dut", esan zuen orduan Gadafik.Nerabeek musika talde gogokoekin egiten dituzten argazki bildumekin alderatu dute Gadafiren albuma hedabide batzuek. Bildutako argazkietan, Rice jendaurreko ekitaldietan agertzen da, eta batzuk lehen plano oso hurbilak dira. Afari pribatua 2008an2008ko irailean, Ricek bisita ofiziala egin zuen Tripolira. Bidaia historikoa izan zen hura, Estatu-idazkari batek 55 urteetan egindako lehena. Bisita hartan, Gadafik eta Ricek afari pribatua izan zuten eta agintari libiarrak Ramadana hautsi egin zuen. Huffington Post egunkariaren arabera, Gadafik 212.000 dolarretan balioztatutako opariak egin zizkion Riceri.Besteak beste, Libiako presidenteak egurrezko kutxa batean gordetako diamantezko eraztuna eta giltzarrapo bat Gadafiren argazkiarekin eta "Iraultzaren Liburu Berdearen" kopia batekin". Liburuan idatzitako hitzetan, berarenganako "errespetua eta miresmena" agertzen zizkion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zer gertatzen ari da Libian?