Mundua -

Koronabirusa

6,28 milioi lagunek harrapatu dute munduan COVID-19a, MOEren esanetan

Astearteko datuekin alderatuta, 113.190 kasu gehiago daude. Pandemia hasi zenetik, egunetik egunerako gorakadarik handienetakoa da.

Brasiliako hilerri bat; Brasilen, 31.000 herritar hil dira, COVID-19agatik. Argazkia: EFE.
Brasiliako hilerri bat. Brasilen, 31.000 herritar hil dira, COVID-19agatik
Brasiliako hilerri bat; Brasilen, 31.000 herritar hil dira, COVID-19agatik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,28 milioi lagunek harrapatu dute munduan COVID-19a, Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) asteazken honetan emandako datuen arabera.

Astearteko datuekin alderatuta, 113.190 kasu gehiago daude. Pandemia hasi zenetik, egunetik egunerako gorakadarik handienetakoa da, eta datuak erakusten du birusa gogor ari dela hedatzen nazioartean, nahiz eta mendebaldeko Europan eta erdialdeko Asian atzera egin duen.

Guztira, 379.941 lagun hil dira, 4.242 azken egunean.

Amerikan daude kutsatu gehien; hain zuzen ere, ia 3 milioi kasu atzeman dituzte. Europan gorakada arinagoa da; guztira, 2,2 milioi lagun kutsatu dira.

Gaixo gehien dauden herrialdea Ameriketako Estatu Batuak da, 1,83 milioi kasurekin eta 106.000 heriotzarekin baino gehiagorekin. Brasil dago zerrenda horretako bigarren postuan, 555.000 positibo detektatuta; 31.000 herritar baino gehiago hil dira azken herrialde horretan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Zer ari da gertatzen Europan? Gaixotasunak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Brasil albisteak Osasun albisteak gaur Asia azken ordukoa Koronabirusa Munduko Osasun Erakundearen albisteak