Mundua -

Gerra Libian

Rasmussenen arabera, NATOk 'laster' amaituko du Libiako misioa

Erasoaldien amaiera data zehazteari uko egin dio Aliantza Atlantikoko idazkari orokorrak. "Behin mehatxua bukatu dela erabakita amaituko da operazioa", baieztatu du.

Anders Fogh Rasmussen Aliantza Atlantikoko idazkari orokorra. Argazkia: EFE
Anders Fogh Rasmussen Aliantza Atlantikoko idazkari orokorra. Argazkia: EFE
Libia: Matxinoak Bani Walid herria erasotzeko prest daude

00:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anders Fogh Rasmussen Aliantza Atlantikoko idazkari orokorrak astelehen honetan iragarri duenez, "laster" amaituko da NATO Libian zuzentzen ari den operazioa. Hala ere, erasoaldien amaiera data zehazteari uko egin dio Rasmussenek.

"NATOk eta bazkideek beharrezkoa den bitartean jarraituko dute Libian, ez gutxiago ezta gehiago ere. Mehatxua bukatu egin dela erabakitakoan, operazioari amaiera emango diogu", azaldu du Rasmussenek prentsaurrekoan. "Ezin dut data zehatzik eman baina hemendik gutxira izango delakoan nago", azpimarratu du.

Muamar al Gadafiren atxiloketa ez da operazioa amaitutzat emateko "funtsezko baldintza izango". Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko agintari berriek "herritarrei benetako babesa eskaintzea", ordea, operazioa bertan behera uzteko pisuzko arrazoia izango litzateke.

"Horra hor gakoa: zibilak babestea", gaineratu du Danimarkako politikariak. Horren esanetan, Libiako egoera politiko eta militarra "aztertu ostean” hartuko du NATOk horren gaineko erabaki bat.

Rasmussenek bonbardaketak egin beharraren alde egin du, Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak herrialdearen zatirik handiena eta hiriburua kontrolatzen baditu ere. "Gadafiren indarrek mehatxua izaten jarraitzen dute Libiako herritarrentzat; hori dela eta, misioari eutsi behar diogu", nabarmendu du.

Anders Fogh Rasmussen Aliantza Atlantikoko idazkari orokorrak astelehen honetan iragarri duenez, "laster" amaituko da NATO Libian zuzentzen ari den operazioa. Hala ere, erasoaldien amaiera data zehazteari uko egin dio Rasmussenek. "NATOk eta bazkideek beharrezkoa den bitartean jarraituko dute Libian, ez gutxiago ezta gehiago ere. Mehatxua bukatu egin dela erabakitakoan, operazioari amaiera emango diogu", azaldu du Rasmussenek prentsaurrekoan. "Ezin dut data zehatzik eman baina hemendik gutxira izango delakoan nago", azpimarratu du. Muamar al Gadafiren atxiloketa ez da operazioa amaitutzat emateko "funtsezko baldintza izango". Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko agintari berriek "herritarrei benetako babesa eskaintzea", ordea, operazioa bertan behera uzteko pisuzko arrazoia izango litzateke. "Horra hor gakoa: zibilak babestea", gaineratu du Danimarkako politikariak. Horren esanetan, Libiako egoera politiko eta militarra "aztertu ostean” hartuko du NATOk horren gaineko erabaki bat.Rasmussenek bonbardaketak egin beharraren alde egin du, Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak herrialdearen zatirik handiena eta hiriburua kontrolatzen baditu ere. "Gadafiren indarrek mehatxua izaten jarraitzen dute Libiako herritarrentzat; hori dela eta, misioari eutsi behar diogu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioarteko azken berriak NATO bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Libian?