Mundua -

Ipar Korea

Ipar Koreak Hego Korearekin lotzen zuen bulegoa suntsitu du

Piongiangek duela egun batzuk Ipar Koreako Kaesong hirian kokatutako bulego sinbolikoa suntsitzeko mehatxua egin zuen.

Ipar Koreako zonalde desmilitarizatua. Argazkia: EFE.
Ipar Koreako zonalde desmilitarizatua
Ipar Koreako zonalde desmilitarizatua. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreako Erregimenak Hego Koreako Gobernuarekin komunikatzeko erabiltzen zuen lotura-bulegoa suntsitu du leherketa batekin. Muga komunean propagandarako panfletoak jaurtitzeagatik Korea bien arteko lankidetza bertan behera geratu ondoren gertatu da, Hego Koreako Bateratze Ministerioaren arabera.

Hego Koreako iturri militarrek Kaesong inguruan leherketa bat egon zela eta inguruan kea zegoela adierazi zuten hasieran. Horren eragileei buruzko espekulazioen ostean, Hego Koreako Gobernuak baieztatu egin du Kim Jong Unen erregimenak instalazioak eraitsi dituela, Yonhap agentziaren arabera.

Lotura-bulegoa Kim Jong Un Ipar Koreako presidenteak eta Moon Jae In Hego Koreako presidenteak 2018an izandako goi-bileraren lorpen nabarmenetako bat zen. Joan den astean utzi zion lan egiteari, desertoreek mugaren beste aldera propagandarako panfletoak jaurti izana kritikatu ondoren Piongiangek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Hego Korea Ipar Korea Asia