Mundua -

Bosnia

27 urteko zigorra, Perisic Jugoslaviako Armadako buru ohiarentzat

Epaileen arabera, Ratko Mladicek zuzendutako indar serbobosniarrak hornitzeko zentroak sortu zituen Perisicek (67 urte).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak 27 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Armadako Estatu Nagusiko buru ohiari, Momcilo Perisici, , Bosnia-Herzegovinan eta Kroazian gerrako krimenak egitea leporatuta. Hala ere, 1995ean Srebrenicako musulmanen kontrako sarraskiaz absolbitu egin du.

Horri egotzi dizkioten krimenak (hilketak eta jazarpenak, besteak beste) Sarajevoko setioan (1993ko abuztuaren eta 1995eko azaroaren artean), Zagrebeko bonbardaketan (1995) eta Srebrenican bosniarrek zuten barrendegian (1995eko uztailean) egin zituzten.

Perisic (2008ko urrian hasi ziren epaitzen) Jugoslaviako Armadako Estatu Nagusiko burua izan zen Serbiak eta Montenegrok bakarrik osatzen zutenean Jugoslavia, 1993ko abuztuaren eta 1998ko azaroaren artean, Slobodan Milosebic Serbiako eta Jugoslaviako presidente ohiaren erregimenean.

Epaileen arabera, Ratko Mladicek zuzendutako indar serbobosniarrak hornitzeko zentroak sortu zituen Perisicek (67 urte), baina "ez da froga nahikorik aurkeztu" auzipetuak Bosniako serbiarrei aginduak eman zizkiela erakusteko eta Srebrenican sarraskia gertatuko zela bazekiela esateko. 8.000 gizonezko musulman hil zituzten bertan.

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak 27 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Armadako Estatu Nagusiko buru ohiari, Momcilo Perisici, , Bosnia-Herzegovinan eta Kroazian gerrako krimenak egitea leporatuta. Hala ere, 1995ean Srebrenicako musulmanen kontrako sarraskiaz absolbitu egin du.Horri egotzi dizkioten krimenak (hilketak eta jazarpenak, besteak beste) Sarajevoko setioan (1993ko abuztuaren eta 1995eko azaroaren artean), Zagrebeko bonbardaketan (1995) eta Srebrenican bosniarrek zuten barrendegian (1995eko uztailean) egin zituzten. Perisic (2008ko urrian hasi ziren epaitzen) Jugoslaviako Armadako Estatu Nagusiko burua izan zen Serbiak eta Montenegrok bakarrik osatzen zutenean Jugoslavia, 1993ko abuztuaren eta 1998ko azaroaren artean, Slobodan Milosebic Serbiako eta Jugoslaviako presidente ohiaren erregimenean. Epaileen arabera, Ratko Mladicek zuzendutako indar serbobosniarrak hornitzeko zentroak sortu zituen Perisicek (67 urte), baina "ez da froga nahikorik aurkeztu" auzipetuak Bosniako serbiarrei aginduak eman zizkiela erakusteko eta Srebrenican sarraskia gertatuko zela bazekiela esateko. 8.000 gizonezko musulman hil zituzten bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Europako herrialdei buruzko albisteak Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Giza eskubideak Nazioarteko Zigor Auzitegia hoy