Mundua -

Erresuma Batua

Readingen hiru hildako utzi dituen erasoa ekintza terrorista izan dela dio Poliziak

Poliziak erasotzailea atxilotu du. Aldez aurretik, Tamesis Haraneko Poliziak eraso terrorista baztertu du. Bertako komunikabideen arabera, atxilotua Libiako asilo eskatzaile bat litzateke.

Poliziak, oraingoz, terrorismoa baztertuta dute Readingeko gertaeran. Argazkia: EFE.
Poliziak, oraingoz, terrorismoa baztertuta dute Readingeko gertaeran
Poliziak, oraingoz, terrorismoa baztertuta dute Readingeko gertaeran. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Readingen, larunbatean, hiru hildako utzi zituen erasoa ekintza terrorista izan dela azaldu du Erresuma Batuko Poliziak. Beste hiru pertsona sastatu eta larri zauritu zituen erasotzaileak. 25 urteko gizon bat atxilotu zuten.

Poliziaren iritzi aldaketaren berri eman dute bertako komunikabideek. Erasoa Forburyko lorategietan gertatu zen larunbat arratsaldean.

Aldez aurretik, Tamesis Haraneko Poliziak eraso terrorista baztertu du. Bertako komunikabideen arabera, atxilotua Libiako asilo eskatzaile bat litzateke.

Sare sozialetan argitaratutako bideo batean, gutxienez bi lagun agertzen dira, odol ugarirekin eta suspertzea jasotzen; agintariek eskatu dute eduki hori ez zabaltzeko.

Sky News telebistak jakitera eman duenez, beste lekuko batek erasoa "guztiz aleatorioa" izan dela azaldu du.

Horrez gain, Poliziak, Twitter sare sozialaren bidez, zehaztu du "ez dagoela zantzurik" pentsatzeko loturarik dagoela erasoaren eta Readingen larunbat honetan izandako protesta batekin; hain zuzen ere, protesta hori 'Black Lives Matter' mugimenduaren testuinguruan egin dute.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ere sare sozial horretan hitz egin du: "Readingeko gertakari izugarriak kaltetutako guztiekin daude nire pentsamenduak, eta bertan dauden larrialdi-zerbitzu guztiei eskerrak eman nahi dizkiet", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak azken ordukoa Erresuma Batua bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Londres Ingalaterra albisteak Boris Johnson lehen ministro ohia