Mundua -

Hamar urte geroago

Irailaren 11ko biktimak omendu ditu New Yorkeko Poliziak

2001eko irailaren 11n World Trade Centerren hil ziren poliziak omendu ditu New Yorkeko Poliziak, historiako egunik txarrena hiriko segurtasun indarrentzat.

World Trade Centerren egitura atentatuen ostean. Argazkia: EFE
World Trade Centerren egitura atentatuen ostean
World Trade Centerren egitura atentatuen ostean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2001eko irailaren 11ren hamargarren urteurrenaren bezperan New Yorkeko Poliziak World Trade Centerren hil ziren poliziak omendu ditu gaur. Sagar Handiko Poliziarentzako historiako egunik txarrena izan zen hura.

Dotore jantzita polizia asko bildu dira World Trade Centerren, duela hamar urte hildako agenteen senideei elkartasuna adierazteko. Erasoen ostean eta azken urteetan polizia gehiago hil dira atentatuek utzitako ondorioengatik.

Sagar Handiko 23 polizia hil ziren atentatuetan; halaber, beste 50 agente hil dira azken hamarkadan atentatuen osteko erreskate eta garbiketa lanen ondorioen eraginez.

Oroimen ekitaldia egin diete gaur hildakoei, beren kemena eta ardura azpimarratzeko. Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak eta beste hainbat agintarik ohorezko dominak eman dizkiete hildako polizien senideei.

Lincoln Centerreko Avery Fisher Hallen egin dute omenaldia eta AEBetako bandera handiak eskegi dituzte eraikineko ateetan. Goizean zehar polizia ugari bildu dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea