Mundua -

Indarkeria matxista

Gizon batek lau urteko neskato bat jipoitu, bortxatu eta hil du Kolonbian

Bestalde, Armadako kideek beste bi neskato bortxatu dituzte azken egunetan. Armadako 118 kide bortxaketagatik eta sexu-abusuagatik ikertu dituzte 2016tik.

Emakume indigena bat manifestazio batean, ostiralean, Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE
Emakume indigena bat manifestazio batean, ostiralean, Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE
Emakume indigena bat manifestazio batean, ostiralean, Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek lau urteko neskato bat jipoitu, bortxatu eta koma egoeran utzi zuen iragan astelehenean Garzon herrian (Kolonbia), Huila departamentuan (hegoaldea). Neskatoa larunbat honetan hil egin da, artatu zuen osasun zentroak gaur jakitera eman duenez.

Auziak Kolonbia hunkitu du. Ekainaren 29an neskatoaren gurasoak adingabea desagertu zela ikusi eta, auzokideekin batera, bilatzen hasi ziren Puerto Alegrian.

Hasiera batean, adingabearen sandalia bat eta mugikorra aurkitu zituzten. "Arrastoei jarraitu eta neskatoa konorterik gabe topatu zuten Caguancito ibai-bazterrean, bi harriren artean eta erdi biluzik", Fiskaltzak asteazkenean zehaztu zuenez. "Handik oso gertu gizon bat atxilotu zuten", erantsi zuenez.

Larri zauriturik zegoela ikusita, neskatoa Medilaser klinikara eraman zuten. "Sexu-indarkeria eta izugarrizko indarkeria fisiko baten biktima izan zela egiaztatu zuten" bertan. Horregatik, koman eta oso larri zegoen: "gorputz osoan lesio ugari zituen, buruan, aurpegian, toraxean zein sabelean".

27 urteko gazte bat atxilotu zuten. Gizonak ez zituen akusazioak onartu, baina 30 urteko espetxe-zigorra ezar diezaiokete, Fiskaltzaren arabera.

Un grupo de mujeres indígenas participa en una manifestación el viernes, frente al Cantón Militar Pichincha, en Cali (Colombia).

Emakume indigenen protesta Armadako kuartel baten aurrean, Calin (Kolonbia). Argazkia: EFE

Armadaren bortxaketak

Bestalde, Kolonbiako Armadako kideek beste bi neskato bortxatu dituzte azken egunetan. Risaraldan (erdialdea) San Mateo gudarosteko zazpi soldaduk embera-chami etniako 12 urteko neskatxa bat bortxatu dute. Era berean, Guaviaren (hego-mendebaldea) Joaquin Paris gudarosteko bi soldaduk nukak maku tribu nomadako 15 urteko neskatila bat bortxatu dute.

Kasu horiek icebergaren tontorra besterik ez dira. Eduardo Zapateiro jeneral eta komandanteak asteazkenean aitortu zuenez, Armadako 118 kide bortxaketagatik eta sexu-abusuagatik ikertu dituzte 2016tik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kolonbia Matxismoa Feminismoa