Mundua -
Gadafiren mezua
Gadafi Libian dagoela dio Siriako telebistak
Gadafik mezu bat bidali du Siriako Arrai telebista katearen bitartez eta herritarrei kolonizatzaileen aurrean amorerik ez emateko eskatu die.
Erredakzioa
Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du.
"Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen. "Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.
Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du."Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen. "Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.