Itxi

Mundua

Bolivia

Boliviako Fiskaltzak Evo Morales atxilotzeko agindua eman du, terrorismoa egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Morales Argentinan dago errefuxiatuta, Bolivian iaz estatu-kolpea izan ondoren ihes egin zuenetik.

  • Evo Morales artxiboko irudi batean.

    Evo Morales artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Boliviako Fiskaltzak terrorismoa egotzi dio Evo Moralesi, eta Argentinan errefuxiatuta dagoen presidente ohia atxilotzeko agindua eman du.

'Audio' auzian ikertzen ari dira Morales. Bolivian iaz izan zen estatu-kolpea saihesteko herrialdea blokeatzeko deia egin izana leporatzen diote. Faustino Yucra buruzagiarekin telefonoz izan zuen elkarrizketa bat erabili dute froga moduan. Yucra apirilean espetxeratu zuten terrorismoa eta sedizioa egotzita.

Moralesek hainbat auzibide ditu bere kontra, horietako hainbat Boliviako Gobernuak aurkeztutako salaketen ondorioz, eta aurretik ere eman du Fiskaltzak hura atxilotzeko agindua.

Evo Moralesek hasieratik salatu du joan den udazkenean Bolivian izan zen gatazka politiko eta soziala militarrek eta poliziek bere aurka zuzendutako estatu-kolpea izan zela. Egoera haren aurrean, herrialdetik ihes egin behar izan zuen, eta egun Argentinan dago babestuta.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena