Itxi

2020/07/17

21:07

Mundua

Koronabirusa

MOEk COVIDa pasa duten pertsonen antigorputzek hainbat hilabete irautea espero du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maria Van Kerkhovek, MOEko gaixotasun berrien unitateko burua: "birusa hartzen duten pertsonek immunitatea lortzen dute, baina ez dakigu zenbateko indarra duen eta deboran zenbat iraungo duen".

  • MOEk antigorputzek zenbait hilabetez irautea espero du.

    MOEk antigorputzek zenbait hilabetez irautea espero du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Adituek oraindik COVID-19arekiko immunitateak zenbat irauten duen aztertzen jarraitzen dute. Hala ere, antigorputzek hainbat hilabetez irautea espero dute. Hori adierazi du Maria Van Kerkhovek, MOEko gaixotasun berrien unitateko buruak.

Van Kerkhovek argitu du beste koronabirus batzuetan (MERS eta SARS esaterako) antigorputzek 12 hilabete edo gehiago irauten dutela, baina azpimarratu du oraindik ez dagoela argi COVID-19aren aurkakoek zenbat iraungo duten.

Adituak onartu duenez: "birusa hartzen duten pertsonek immunitatea lortzen dute, eta hau berehala berriro ez infektatzeko modukoa da, baina ez dakigu zenbateko indarra duen eta deboran zenbat iraungo duen".

Van Kerkhoven esanetan munduko hainbat laborategi eta aditu elkarlanean immunizazioa aztertzen dabiltza babesak zenbat irauten duen argitzen saiatzeko; lan horrek ordea, oraindik ere, sendatutako pazienteen jarraipena egiteko beharra dauka.

Gainera, aurretiazko emaitzetatik ondorioak ez ateratzeko esan du, eta garrantzitsuena, kutsatze berriak ekiditea dela esan du: kutsatutakoen jarraipena eginez, distantzia soziala mantenduz eta maskarak erabiliz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;