Mundua -

Analisia

Europako Parlamentuak 27 buruzagien hitzarmena eztabaidatu nahi du

Europako Parlamentuak Bruselako goi bileran 27 buruzagi europarrek onartutako akordioa eztabaidatu behar du.

Felipe Etxebarria

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak aurrekontuen arloan elkar erabakitzeko eskubidea dauka. Bruselako goi bileran 27 buruzagi europarrek onartutako akordioan aldaketak egiteko  prest dago. “Kontseilu Europarrak datozen zazpi urteetarako aurrekontuak hobetu behar ditu”, esan du David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak.

Koronabirusaren krisia gainditzeko 27 buruzagiek onartu dituzten 750.000 milioi euroko laguntzak goraipatu ditu. Ez ostera, 2021tik 2027rako aurrekontuetan egin den murrizketa. Izan ere 1,074 bilioi euro onartu dira, ez Parlamentuak nahi zituen 1,300 bilioi euroak. Ikerkuntza, Erasmus programa eta asilo politika izan dira kaltetuenak, bai eta ingurumenaren aldeko politikak. Parlamentuak murrizketa horiek eztabaidatu nahi ditu orain.

Aurrerantzean, Erresuma Batuaren ekarpenik gabe, Europako Batasunak tresna berriak sortu behar ditu onartu diren milaka milioika euro eskuratzeko. Lehenengo bi zerga jarriko dira abian. Batetik, kutsadura zigortzeko kuota garestitu egingo da. Eta bestetik, birziklatu gabeko plastikoei zerga bat ezarriko zaie. Gero 2023. urtetik aurrera Europa mailako zerga gehiago izango dira. Beraz, Europar Batasunak politika fiskalaren  batasunerako bidean urrats oso garrantzitsua emango du. Izan ere, hori baita Europaren eraikuntzan bete gabe geratzen den arlo garrantzitsu bat. Prozesu guztia Europako Parlamentuak bide demokratikoak indartuz atera nahi du aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Nazioartea Europar Batasuna Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Felipe Etxebarria Koronabirusaren Eris aldaera gaur