Mundua -

Defizita

Defizit publikoa 4 bilioi dolar murrizteko plana aurkeztu du Obamak

"Ez genuke defizita txiroen eta langileen kontura murriztu beharko", esan du AEBetako presidenteak Etxe Zuriko lorategietan.

Defizita 4 bilioi dolar murrizteko plana aurkeztu du Obamak

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak defizit publikoa 4 bilioi dolar murrizteko plana aurkeztu du gaur; plan horretan "guztiek, diru gehien dutenek ere, parte hartuko dute, bakoitzak ahal duen neurrian", esan du.

"Ez genuke defizita txiroen eta langileen kontura murriztu beharko", esan du Obamak Etxe Zuriko lorategietatik egindako hitzaldian; “orain lanean hasten ez bagara, zor osoa gure seme-alaben bizkar utziko dugu".

Obamaren hitzetan, gehien irabazten dutenei presio fiskal handiagoa ezarriko diete.

Plana bi aldeko batzar nagusian eztabaidatuko dute demokratek eta errepublikanoek, eta, azaroaren bukaerarako, defizita gutxienez 1,5 bilioi dolar murrizteko akordioa lortu behar dute.

Planak, besteak beste, Afganistango eta Irakeko kanpaina bukatuta 1,3 bilioi euro aurreztea aurreikusten du; halaber, nekazariei emandako laguntzak eta adinekoen osasun asegurua murriztea proposatzen du, baina erretiro-pentsioen sistema ukitu gabe.

Joan den astean, enplegua sortzeko 450.000 milioi dolarreko plana aurkeztu zuen Obamak, eta Kongresuak lege hori “berehala” onartu behar duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea