Mundua -
Israel eta Palestina
Obama eta Netanyahu New Yorken bilduko dira
Bilera horren ostean, AEBetako presidentea Mahmud Abbas Palestinar Aginteko presidentearekin bilduko da. Israeldarrek eta palestinarrek bakerako elkarrizketak berriz hastea nahi du.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidentea eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa gaur, asteazkena, bilduko dira New Yorken, Nazio Batuen Batzorde Nagusitik aparte, Ben Rhrodes Nazio Sergurtasuneko kontseilariordeak jakitera eman duenez.
Bilera horren ostean, AEBetako presidentea Mahmud Abbas Palestinar Aginteko presidentearekin bilduko da, 18:00etan, New Yorken (Espainiako gauerdian). Israeldarrek eta palestinarrek bakerako elkarrizketak berriz hastea nahi du presidenteak.
Palestinako Agintea Nazio Batuen eskubide osoko kide izatea eskatuko dio Abbas presidenteak Batzar Nagusiari. Eskaera hori Segurtasun Kontseiluari ere egingo dio geroago.
Aurreikus daitekeenez, Batzar Nagusia osatzen duten 193 herrialdeetako gehienek Palestinaren eskaera onartuko dute. Hala ere, Segurtasun Kontseiluan bertan behera geratuko da, Estatu Batuek beto eskubidea erabiliko dutela esan dutelako.
Milaka palestinarrek NBEko 194. estatua izatea eskatu dute
15.000 palestinar inguru Jassir Arafat plazan, Ramalan (Zisjordania), bildu dira gaur, Palestina NBEko 194. estatu izendatzeko eskatzeko.
Plazako balkoietan "Palestina, NBEko 194. estatua" eskatzen zuten pankartak zeuden, baita Jassir Arafak Palestinako lider historikoaren eta Mahmud Abbas presidentearen irudiak ere.