Mundua -
Libano
Hezbollahko kide bat errudun, Hariri Libanoko lehen ministro ohiaren hilketan
Hilketa 2005ean egin zuten. Beste hiru lagun absolbitu ditu, aldiz, Libanorako Auzitegi Bereziak, astearte honetan.
Agentziak | Erredakzioa
Libanorako Auzitegi Bereziko epaileek "frogatutzat" jo dituzte Salim Jamil Ayyash Hezbollah talde islamista xiita libanoarreko ustezko kidearen aurkako karguak, 2005ean Rafic Hariri Libanoko lehen ministro ohiaren aurkako erasoa "asmo eraileekin" prestatzeagatik. Auzitegiak, gainera, beste hiru lagun absolbitu dituzte.
"Lehen Instantziako Gelak ebazten du Ayyash zentzuzko zalantzarik gabe erruduna dela Rafic Haririren nahitako homizidioan, egileetako bat gisa", irakurri du David Re epaile presidenteak, akusatu horren gainean. Erasoa 2005eko otsailean egin zuten Beiruten, eta Ayyash atentatua gauzatu zuen taldeko liderra omen zen.
Epaileek onartu dute Ayyashek ez zuela "berak bakarrik" egin erailketa, baina, Auzitegiaren iritziz, "erasoa prestatzeko betebehar garrantzitsua izan zuen", eta, beraz, "kargu guztietan da errudun": alegia, "eraso terrorista lehergaiez" egitea, Hariri eta erasoan eraildako gainerako 21 lagun hiltzea, eta ekintzan zauritu ziren 231 herritarren aurkako "nahitako homizidio-ahalegina" egitea leporatu dizkiote.
Beste hiru akusatuei dagokienez (Hussein Hassan Oneissi, Assad Hassan Sabra eta Hassan Habib Merhi dira), Justiziak absolbitu egin ditu; izan ere, ezin izan dute frogatu euren ekitaldien azken asmoa zela Libanoko lehen ministro ohia hiltzea. Kasu askotan, Hariri zelatatu zuten.
Lau susmagarriak auzi-ihes egoeran epaitu dituzte; izan ere, 2011an akusazioak argitaratu zituztenetik, ez dira ageri, eta ez dira Auzitegiarekin harremanetan jarri (Leidschendam Herbehereetako hirian dago hori).
Ayyash Hezbollah taldeko kidetzat jotzen dute, baina Auzitegiak, epaileen esanetan, "ez du frogarik zehazteko Siriako Gobernuak edo Hezbollahko agintarietako batek zuzeneko partaidetza izan zuenik". Hala ere, onartu egin dute bi alde horiek "interesa" izan zezaketela erailketan.
Gainera, epaileek ziurtatu dute egileek "arrazoi politikoak" zituztela, eta horien asmoa zela "izu-egoera eragitea, erasoaren motak, lekuak eta helburuak erakusten dutenez".
Atentatuaren jomuga "beldurra hedatzea" zen, horrez gain, "behintzat, erasoa egin zuten gunean zeuden herritarren artean".
Erasotzaile suizida
Erasotzaile suizidaren nortasuna ezin izan dute zehaztu; 92 gorpuzkitan eta hortz baten ehuneko laginean topatutako odol-hondakinak aztertuta, ikertzaileek ondorioztatu dute ez zela Ahmad Abu Adass izan.
22 urteko gazte batek nortasun horrekin aurkeztu zuen bere buruan, bideo batean; irudietan, gazteak esaten zuen erasoa egingo zuela, "Garaipena eta Jihad Siria Handian" izeneko erakunde baten izenean (guztiz ezezaguna zen).
2009tik, Auzitegiak ezin izan du froga egozgarririk bildu; akusatuak ezin izan ditu espetxean sartu, halaber.
Gertaturikoaren lagin zirkunstantzialetan oinarritu da Auzitegia; batez ere, telefono-datuetan eta akusatuek erasoaren aurreko egunetan eta atentatuaren egunean bertan baliatutako gailu mugikorren hainbat saretan (haien artean edo beste batzuekin komunikatzeko erabili zituzten).