Mundua -

Gatazka Kaukaso hegoaldean

Karabakh Garaiko 31 militar hil dira Armeniaren eta Azerbaijanen arteko liskarretan

Gehiengo armeniarra duen eskualdeko presidenteak ohartarazi duenez, "dozenaka zibil zauritu dira, baita hil ere".

Kiskalitako tanke bat Karabakh Garaian, ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Kiskalitako tanke bat Karabakh Garaian.
Karabakhen 30 militar baino gehiago hil dira Azerbaijan eta Armenia arteko istiluetan

1:02

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karabakh Garaiko 31 militar hil dira azken orduetan Armeniaren eta Azerbaijanen arteko liskarretan, Karabakh Garaiko presidente Araik Arutjunianek Facebooken duen orrialdean jakinarazi duenez. 

Sare sozialetan partekatutako mezu horretan esandakoaren arabera, "dozenaka" militar hil dira. "Zibilen artean ere dozenaka zauritu dira, eta hildakoak ere badaude", erantsi du.

Arutjunianen esanetan, Azerbaijanek "F-16 ehiza-hegazkin turkiarrak" erabili ditu. "Duela hilabete-edo ekarri zituzten, maniobra batzuetan erabiltzeko zirela esanez", zehaztu du.

Presidenteak ez du zehaztu zenbat militar hil diren, baina Karabakh Garaiko Defentsa Ministerioak esan du 31 izan direla, eta horien izen-abizenak eman ditu jakitera.

Horren aurretik, Karabakh Garaiko agintariek eta Nikol Pashinyan Armeniako lehen ministroak gerra-legea ezarri eta mobilizatzera deitu dituzte herritarrak. "Ilham Aliyev Azerbaijango presidentearen erregimen autoritarioak istiluak berrabiarazi ditu. Gerra deklaratu dio Armeniako herriari", esan zuen Pashinvanek.

Bestalde, Azerbaijanek iragarri du eskualde horretan dituzten instalazio militarren kontra egin duela Armeniako Armadak, baina ez du zehaztu zenbat pertsona zauritu diren.

Armenia eta Azerbaijan gerran daude 1991tik, baina su-etena sinatu zuten hiru urte geroago, gaurdaino indarrean egon dena, nahiz eta bi aldeek etengabe urratu.

Borrokaldiak berehala eteteko eskatu du NBEk

Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak istiluak "berehala" bertan behera uzteko eta negoziazioaren bidera itzultzeko eskatu die bi aldeei.

Guterresek indarkeria arbuiatu du eta izandako biktimak deitoratu ditu, haren bozeramaile Stephane Dujarricen esanetan. Horren hitzetan, Guterresek Azerbaijango zein Armeniako presidente eta lehen ministroarekin hitz egingo du datozen orduetan.

NBEko idazkari nagusiak "Minskeko Taldearen garrantzia" azpimarratu du. 1992tik Kaukaso hegoaldeko eskualde horretan gatazka bide baketsuetatik konpontzeko lanean ari den nazioarteko foroa da Minskeko Taldea.

NBEko idazkari nagusiak "Minskeko Taldearen garrantzia" azpimarratu du, 1992tik Kaukaso hegoaldeko eskualde horretan gatazka bide baketsuetatik konpontzeko lanean ari den nazioarteko foroarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak